TINAEC 4 PAULA MONTAL + SAN PRUDENCIO - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

Disco night!
2023-02-16
Kaixo, familia!
Zer moduz zaudete? Kanpamentua ia amaitu da eta oso triste gaude, baina zuek ikusteko gogo handia dugu. Goizean Gatzagara txangoa egin dugu eta gatzaren ekoizpenari buruz ikasi dugu. Paseoa bikain egon da eta eguraldia ere lagun izan dugu.
Arratsaldean gure asteko azken tailerrak egin ditugu: planeta bat sortu eta eguzki sistemari buruz ikasi dugu, tribu ezberdinak sortu ditugu, gure musika ezagutzak zabaldu ditugu... bikaina izan da!
Gauean gure agur-diskoteka izan dugu, zein ondo pasatu dugun!
Bihar arte!