TINAEC 4 TOKIEDER IKASTOLA eus - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

Hello family!
How are you? We are great! Primeran pasatzen ari gara, baina gaur gure azken eguna izan da. Triste samar gaude.
Gaur jardueraz betetako eguna izan dugu. Goizean “edible forest”-era joan gara. Bertan dauden zuhaitz guztiak, hazten direnean, jan daitezkeen fruituak emango dituztela kontatu digute. Era berean, pixka bat lagundu ditugu hazten jarrai dezaten gure hazi-ponpak egiten.
Arratsaldean gure azken hiru tailerrak izan ditugu: bat berdintasunari eta ekitateari buruzkoa, oso gauza interesgarriak erakutsi dizkigute. Postalak eta birziklatutako materialekin osatutako zorroa ere egin ditugu.
Aste honetan oso ondo portatu garenez, olinpiada txikietan jarduera aukeratzen utzi digute, eta atzo gaueko jolas berdina egin dugu. Oso ondo pasatu genuen eta erabaki erraza izan da.
Gauean iritsi da gure momenturik gustukoena... diskoa. Afoniko geratu arte abestu dugu eta profesionalak bezala dantzatu dugu.
Bihar joango bagara ere, irakasleek jarduera gehiago prestatuko dizkigute, beraz, kontatuko dizkizuegu.
Bye family!