TINAEC 4 VERA CRUZ - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

Disco night!
2023-03-02
Kaixo, familia!
Zer moduz zaudete? Kanpamentua ia amaitu da eta zuek ikusteko gogo handia dugu. Goizean Gatzagara txangoa egin dugu eta gatzaren ekoizpenari buruz ikasi dugu. Paseoa bikain egon da eta eguraldiak su-eten pixka bat eman digu.
Arratsaldean gure asteko azken tailerrak egin ditugu: planeta bat sortu eta eguzki sistemari buruz ikasi dugu, tribu ezberdinak sortu ditugu, gure musika ezagutzak zabaldu ditugu... Primeran pasatu dugu!
Gauean gure agur diskoteka izan dugu, etengabe dantza egin dugu!
Goodbye!