Eduki publikatzailea

Home cinema
Time to say goodbye!
2022-11-11

Kaixo azken aldiz!

Denbora amaitu zaigu Espejon. Aste bikaina izan da!

Gaur goizean maletak bukatu ditugu. Ondoren, matrikuletara jolastu dugu, aterpetxe osoan korriketan egon gara. Taldeko argazki bat atera genuen azteazkenean eta kopia bat eman digute marko batean jartzeko. Guztion markoak sinatu ditugu aste honetako oroitzapen polita eukitzeko; begiraleek argazkia ere eskaini digute! Lehen egunean egin genuen lipduba pantaila handian ere ikusi dugu, zinema balitz bezala... Oso polita izan da.

Berehala ikusiko dugu elkar, familia. Agur!