TINAEC 5 CEU VIRGEN NIÑA eus - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

Last day!
2023-02-03
Kaixo, familia!
Azken goiza Espejon. Aste bikaina izan da!
Gure azken orduak topera aprobetxatu ditugu. Oso jolas dibertigarria egin dugu aterpetxean. Gero, taldeko argazki bat eman digute, atzo egin genuena, eta marko bat egin diogu. Aste honetako oroigarri bat eramateko ere sinatu dugu denok.
Astelehenean egin genuen lipduba ere ikusi dugu. Primeran egon da.
Laster ikusiko gara elkar. Agur!