Eduki publikatzailea

In a workshop.
Trip to the Edible Forest
2023-03-08

Kaixo, familia!

Zer moduz zaudete? Primeran gaude Espejon!

Gaur mendira txangoa izan dugu. Hazi-ponpa batzuk egin ditugu basoan zuhaitz jangarriak landatzen jarraitzeko. Gero gure indar guztiarekin bota ditugu lurrera. 

Arratsaldean hiru tailer desberdin izan ditugu. Lehenik energia berriztagarriei buruzko bat izan dugu, jostailu oso interesgarri asko zeuden. Ondoren, beste bi tailer izan ditugu, bata mitologiari buruzkoa eta bestea berdintasunari eta ekitateari buruzkoa. Asko ikasi dugu eta ingelesa asko praktikatu dugu.

Olinpiada txikietan aulkiren jolasa egin dugu. 

Gauean Espejo 2023 pasabidea egin dugu. Jantzi harrigarriak diseinatu ditugu, eta oso barregarria izan da.

Bihar gauza gehiago kontatuko dizkizuegu. Byeee!