Eduki publikatzailea

WARMING UP!
WORKING AND HAVING FUN!
2023-01-24

Kaixo, familia!

Topera gaude! Tailerrez betetako eguna izan dugu gaur.

Goizean, negutegi batek nola funtzionatzen duen ikasi dugu eta gainera letxuga bat landatu dugu. Kazetariak izan gara eta gure aldizkaria sortu dugu; eta antzerki-tailerreko aktoreak izan gara ere.

Arratsaldean, guk geuk marraztutako postal bat idatzi dizuegu. Eguzki sistemako planetei buruz ere ikasi dugu eta gure historia idatzi dugu ipuin tailerrean.

Olinpiada txikietan guepardoak bezala korrikan ibili gara koloreen jokoan. Eta gauean, Espejoko dantza lehiaketan nekatu arte dantzatu dugu.

Ingelesez ASKO hitz egin dugu egun osoan. Asko hobetzen ari gara.

Bihar gehiago kontatuko dizuegu. Byeeee!