Eduki publikatzailea

En clase.
Workshops have started!
2022-10-18

Kaixo guztioi berriro!

Baretegiko bigarren eguna dugu gaur Espejon. Gaur oso tailer interesgarriak izan ditugu. Goizean kazetariak bihurtu gara eta gure aldizkaria diseinatu dugu; antzerki-tailerrean aktoreak ere bihurtu gara egun batez; NASAko zientzialariak ere izan gara eguzki-sistemaren maketa bat egiten.

Arratsaldean ipuin kontaketa klase bat izan dugu eta guk geuk idatzi dugu; bigarren tailerrean postal bat ere idatzi dizuegu. Hirugarrenean, landareei buruzko gauza interesgarri asko erakutsi dizkigute eta letxuga bat landatu dugu... ikusiko duzue zer entsalada ona aterako zaigun hazten denean.

Olinpiada txikiekin jarraitu dugu... lehiaketa oso parekatuta dago oraingoz. Gauean gure moda desfilea izan dugu. Oso jantzi xelebreak diseinatu ditugu eta Espejo 2022 moda desfilean parte hartu  dugu.

Utziko zaituztegu, bihar gaur bezain lanpetutak egongo gara eta.

Agur!