Eduki publikatzailea

En el bosque comestible.
Having so much fun!
2022-10-19

Kaixo berriro!

Kanpamentuko hirugarren eguna da eta nekea nabaritzen ari da, baina primeran gaude! Gaur goizean, baso batera joan gara, zeinetan zuhaitz guztiek fruitu jangarriak ematen zituzten, nahiz eta hauek oraindik oso txikiak izan. Han hazi-ponpak egin ditugu, lurra, buztina eta haziak nahastuz. Oso dibertigarria izan da.

Arratsaldean tailerretara itzuli gara. Energia berriztagarrien inguruko tailer bat egin dugu, oso entretenigarria izan dena. Gero, izaki mitologikoei buruz hitz egin dugu, eta geurea asmatu dugu. Ezin duzue imajinatu bururatu zaizkigun gauzak. Berdintasunari eta ekitateari buruz ere hitz egin dugu, eta oso interesgarria izan da.

Ondoren, mini olinpiadekin jarraitu dugu eta ez dago lehiaketa berdintzeko modurik.

Gauean, galdera arraroak zituen tribial bat jolastu dugu, baina primeran pasatu dugu!

Bihar berriz berriak izango dituzue. Agur!