Eduki publikatzailea

In the dome.
WORKSHOPS DAY!
2023-02-07

Kaixo, familia!

Zer moduz dena etxean? Hemen primeran gaude! Tailerrez betetako eguna izan dugu gaur. Ingeles asko hitz egin dugu, gure irakasleak oso pozik daude.

Goizean lorezaintza-tailerra izan dugu aterpetxean dagoen negutegian. Ostiralean etxera eramango dugun letxuga bat landatu dugu. Geure aldizkaria ere idatzi dugu, eta geure antzezlana idatzi dugu, gero antzeztu duguna.

Arratsaldean gure herria sortu dugu, bere lege, hizkuntza eta janari tipikoarekin bigarren tailerrean ipuin bat idatzi dugu eta azken tailerrean postal bat marraztu eta idatzi dizuegu.

Olinpiada txikietan tribial bat jolastu dugu, oso dibertigarria izan da.

Gauean Espejoko dantza lehiaketa izan da. Primeran pasatu dugu.

Oso nekatuta gaude, baina asko gozatu dugu. Bihar gauza gehiago kontatuko dizkizuegu. Bye, family!