Eduki publikatzailea

In class.
A day full of workshops!
2023-02-28

Kaixo, familia!

Zer moduz dena etxean? Hemen primeran gaude! Tailerrez betetako eguna izan dugu gaur. Ingeles asko hitz egin dugu, gure irakasleak oso pozik daude.

Goizean lorezaintza-tailerra izan dugu aterpetxean dagoen negutegian. Ostiralean etxera eramango dugun letxuga bat landatu dugu. Geure aldizkaria ere idatzi dugu, eta geure antzezlana idatzi dugu, gero antzeztu duguna.

Arratsaldean gure herria sortu dugu, bere lege, hizkuntza eta janari tipikoarekin bigarren tailerrean ipuin bat idatzi dugu eta azken tailerrean postal bat marraztu eta idatzi dizuegu.

Olinpiada txikietan aulkiren jokura jolastu dugu, oso dibertigarria izan da.

Gauean Espejoko dantza lehiaketa izan dugu. Dena eman dugu eta primeran pasatu dugu.

Elur pixka bat ere egin du gaur, orduan kanpoan jolastea oso zaila izan da. Gainera, hotz handia egiten zuen. Oso nekatuta gaude, baina asko gozatu dugu. Bihar gauza gehiago kontatuko dizkizuegu. Bye, family!