URKIDE II ··· 2. eguna - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea
URKIDE II ··· 2. eguna
2022-11-29
Barnetegiko bigarren eguna Urkideko taldearekin. Gaur goizean, euriarengatik basora joan ezin izan garenez, goiza aterpean igarotzea erabaki dugu guztion artean. Goizean zehar, Scattegories ekintzan parte hartu dugu monitoreokin eta Dragon's Den-en asmakizunak sortu behar izan ditugu taldeka.
Arratsaldean, nahiz eta beste ordubete itxaron behar izan dugun euria gelditu arte, basora joan gara paseo bat ematera, bertan jolas sentsorialak egin ditugu ingurua erabiliaz. Gaua iritsi baino lehen aterpera itzuli gara merienda jateko. Gero lipdubean erabiliko dugun abestia aukeratu dugu taldean. Eguna Karaoke Battle ekintzarekin amaitu dugu.