URKIDE II ··· 4. eguna - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

URKIDE II ··· 4. eguna
2022-12-01
Gaur barnetegiko laugarren eguna izan da. Ostegunero bezala, gosari ostean mendiko botak eta motxila jantzi eta Araiarako busa hartu dugu. Gaur, Zirauntzaren bidea egin dugu. Goiz osoko ibililalditxo bat eta gero Barriara iritsi gara.
Bazkaldu eta gero gure lipdubaren koreografiaren grabaketari ekin diogu. Nahiz eta askotan grabatu behar izan dugun, azkenean oso ondo atera zaigu bideoa. Arratsaldea gure monitoreek prestatu diguten ingelesezko trivial batekin amaitu dugu.
Egun amaitzeko, barnetegiko azken eguneko diskoteka gaua ospatu dugu.