URKIDE II ··· 1. eguna - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea
URKIDE II ··· 1. eguna
2022-11-28
Gaur gure lehenengo eguna izan da Barrian!
Lehenengo barnetegi eguna Urkideko bigarren taldearentzat. Gure monitoreak ezagutu eta goizero egingo dugun dantza ikasi eta gero, hiru taldetan banatu gara Barriatik tour bat egiteko. Behin aterpetxea eta bertako arauak ezagututa gure geletara igo gara.
Bazkaldu ondoren, talde bakoitzak bere posterra sortu eta marraztu ditu. Behin euria gelditu dela, paseotxo bat egitera joan gara Barriako basotik, ingurunea ezagutzeko. Bidean zehar, euria berriro hasi denez, paseotxoa azkar amaitu eta aterpetxera itzuli gara. Geletara igo aurretik, My world Your world jolasarekin monitore taldea hobeto ezagutu dugu.