Eduki publikatzailea

Just Dance
VERA CRUZ ··· 4. eguna
2023-11-30

Ez dio euria egiteari utzi gaur Barrian!

Ezin izan gara Araiako Zirautzako iturburua ikustera joan azkenean, eguraldiak ez digu batere lagundu. Horren ordez, gure monitore eta irakaslearekin geratu gara Barrian, eta guztion artean pelikula bat ikustea erabaki dugu.

Bazkalostean, gure monitoreek jolas batzuk antolatu dituzte guretzako: Lehen jolasa License Plate jolasa izan da, eta ostean, koreografia batzuk egin ditugu Just Dance-ekin.

Eguna Barriako azken eguneko Disco-arekin amaitu dugu.