Eduki publikatzailea

Jolasten
VERA CRUZ LEHENENGO EGUNA
2025-10-06

Gaur iritsi dira Espejoko aterpetxera Vera Cruz ikastetxeko Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleak. Egun zoragarria izan da! Eguzki aparta egin duenez, aukera izan dugu aire libreko jarduera ugari egiteko.

Goizean, iritsi bezain pronto, logelak banatu dizkigute eta jarraian elkarlanerako eta elkar ezagutzeko hainbat jolas egin ditugu.

Arratsaldean, ibai ondoan dagoen parkera joan gara eta han jolas desberdinak egin ditugu. Primeran pasatu dugu! Eta eguna amaitzeko, “sardina latan” jolasa egin dugu.

Egun bikaina izan da benetan! Bihar gehiago eta hobeto!