VERA CRUZ BIGARREN EGUNA - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

VERA CRUZ BIGARREN EGUNA
2025-10-07
Gaur izan da txanda honetako protagonistentzako bigarren eguna, eta jarduerez beteriko eguna izan da!
Goizean Tuestara irteera egin dugu, eta han taldeka gynkana dibertigarri bat burutu dugu. Arratsaldean, errekan bainatzera joan gara eta gero “klipa” jolasa egin dugu Espejoko kaleetan zehar.
Gaua borobiltzeko, dantzaz bete dugu discotekako saioa... Primeran pasatu dugu!
Bihar iritsiko da azken eguna… baina oraindik badugu energia gozatzen jarraitzeko!








