VERACRUZ ··· 1. eguna - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

VERACRUZ ··· 1. eguna
2022-11-14
Veracruzeko 2. DBHko ikasleen txanda iritsi da. Eguna euritsu hasi den arren, atsedena eman digu aterpetxea eta bere arauak ezagutzeko.
Espageti platerkada ona jan ondoren, Barria ondoan dagoen Aldaia menditik buelta bat egin dugu.
Ondoren, indarberritzeko meriendatxo bat baino hoberik ez dago. Hiru taldetan banatu gara eta hainbat jolas eta dinamika egin dugu monitoreekin.
Egunari amaiera emateko, “Treasure Hunt” (Altxorraren bila) jolasean aritu gara eta oso ondo pasatu dugu aterpetxeko txoko guztiak ezagutzen!