Eduki publikatzailea

WELCOME IZARRA AND ZABALEKO
WELCOME IZARRA AND ZABALEKO
2022-11-07

Kaixo!

Gaur Espejora heldu gara eta lehen eguna primerakoa izan da. Heldu garenean beste eskolako haurrak ezagutu ditugu eta baita Andy, Lyly, Lara, Nicky eta Ainara era, hauek aste honetan izango ditugun irakasleak dira.  Goizean zehar dantzatu egin dugu, barnetegiko arauen inguruan hitz egin dugu, jolastu ere egin dugu eta gure taldeentzako (deers, rabbits and eagles) posterrak eta abestiak diseinatu eta gero logeletara joan gara. Zeinen ondo gure lagunekin lo egitea aste batez!!

 

 

Arratsaldean lipdub bat grabatu dugu blue abestiarekin, irakasleak gehiago ezagutzeko jolas batera jolastu dugu eta mini olimpiadak ere izan ditugu! Gauean primeran pasa dugu musika kaxara jolasten, pasa behar izan ditugu probak oso dibertigarriak izan dira! Orain lotara goaz, biharko indarrak hartu behar ditugu eta!!

 

Gabon!!