Zabalgana HLHI. 1.go eguna - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

Kaixo guztioi!
Lehenengo eguna paregabea izan da Espejon! Dena oso ondo joan da.
Goizean, iritsi bezain laster, irakasleak aurkeztu dira eta arauak azaldu dizkigute. Gero geletara joan eta gu aurkeztu gara. Gela eta talde ezberdinetan geundela, abesti batzuk prestatu ditugu besteen aurrean abestu eta arkezteko. Gero logeletara joan gara. Oso ondo daude, literetan egiten dugu lo.
Bazkaldu ondoren Libdup bat prestatu eta grabatu egin dugu, bueltan erakutsiko dizuegu. Oso ondo pasatu egin dugu. Gero, jolas bat prestatu digute gure irakasleak gehiago ezagutzeko. Azkenik, Olinpiada txikiak egin ditugu, gaurko jokoa saskibaloia izanik.
Gauean, "music box" ean jokatu dugu. eta probak oso dibertigarriak izan dira.
Hori da dena gaurkoz familia. Bihar gauza gehiago kontatuko dizkizuegu. Agur!