Eduki publikatzailea

All together!
TRIP TO THE SALT VALLEY
2022-11-24

Kaixo, familia!

Gaur oso lanpetuta ibili gara, gauza asko egin ditugu! Goizean Añanako gesaltzetara joan gara txangoan. Oso gauza interesgarriak azaldu dizkigute gatzari buruz eta gatzagetan gertatzen den guztia.

Arratsaldean gure azken hiru tailerrak izan ditugu. Antzerki tailerrean aktoreak izan gara, gure tribua asmatu dugu beste tailer batean, eta musika tailerrean abestu dugu.

Olinpiada txikiekin ere amaitu dugu, gaur izarraren jokoa egin dugu. Oso barregarria izan da.

Gauean dantzatu eta abestu egin dugu, diskotekan agortu arte. Primeran pasatu dugu!!

Bihar ikusiko gara, eta askoz gauza gehiago kontatuko dizkizuegu. Agur!