Eduki publikatzailea

zabalagana
Zabalgana. Segundo día
2022-11-15

Kaixo berriro!


Tailerrez betetako lehenengo eguna beteta. Asko aprobetxatu ditugu! Goizean tailer bat izan dugu hemen Espejon dugun Domoan, landareei buruz asko ikasi dugu eta letxuga bat landatu dugu! Ostean antzerki klase dibertigarria izan eta egun batez kazetariak izan gara gure aldizkaria sortuz.


Arratsaldean eguzki sistemari buruzko gauzak ikasi ditugu tailerretako batean. Geure ipuina ere idatzi dugu; eta azkenik, zuentzako postal batzuk idatzi eta marraztu ditugu.
Atzo bezala hemen inguruko olinpiadekin jarraitzen dugu, gaur aulkien jokoaren txanda izanik. Jakin dezazuen, oso parekatuta egon da eta barre asko egin dugu.
Gauean taldeka elkartu gara, erronka ezberdinetan gutako onena nor zen erabakitzeko. Azkenik, eguna bukatzeko dantza egin, abestu, paperezko hegazkinak egin, eta primeran pasatu dugu.


Bihar gauza gehiago kontatuko dizkizuegu. Agur!