1. EGUNA - ZUHATZARA IRITSI GARA!
Lehen eguna Zuhatzako irlan! A zer nolako ingurunea dugun hemen, natura edonon eta gainera egun eguzkitsu paregabea izan dugu.
Txalupan heldu garenean taldearekin elkartu gara hurrengo egunak elkarrekin gozatu ahal izateko. Ezagutza jolas ezberdinak eta ekintza oso dibertigarriak egin ditugu. Taldea behin osatuta kanpamenduak antolatu ditugu eta etxoletan kokatu gara.
Arratsaldean zehar “Master txef” ekintza izan da nagusi. Plater ezberdinak prestatu ditugu itxuraz oso gozoak zirenak… Barre algaraka ibili gara hezitzaileen aurpegiak ikusten gure prestaketak dastatu dituztenean!
Ikusi gehiago