1. EGUNA - ONGI ETORRI ZUHATZARA
Gaur Zuhatzako irlara iritsi gara, bertan hurrengo 7 egunak pasatzeko asmoz. Lagun berriak ezagutzeko aukera paregabea izango da eta ekintza ugari egingo ditugu elkarrekin.
Heltzerakoan taldeka elkartu gara eta hurrengo astean gure familia izango dena ezagutzeko dinamikak egin ditugu. Behin taldeka elkartuta dagokigun kanpamendura igo gara eta etxolak eta oheak antolatu ditugu.
Arratsalde osoa igaro dugu etengabe jolasten eta leher eginda amaitu dugu. Orain afaltzeko ordua da eta indarrak hartu ostean “Kode jolasa” gaubelaz disfrutatzeko aukera izango dugu.
Ikusi gehiago