1. EGUNA ARANTZABELA
Gaur, Arantxabelako LHko 3. mailako ikasleak Zuhatzara heldu dira!
Goizean, txalupa hartu, uhartera iritsi eta gure kanpalekura joan gara. Etxolak banatu eta, jarraian, begiraleekin batera hainbat jolas dibertigarri egitera joan gara. Primeran pasa dugu!
Bazkaldu ostean, bainujantzia eta toaila hartu, eta pontoia aldera joan gara, jolastu eta bainu eder bat hartzera.
Merienda egin ondoren, ur-ekintzaren txanda izan da, eta gaur... pedaloak! Oso gustura ibili gara eta barre asko egin dugu.
Amaitzeko, afaldu ostean, gaubela dibertigarri batekin eman diogu amaiera egunari!
Egun polita izan da, eta gainera, eguraldi super ona izan dugu!
Orain, deskantsatzera, biharko eguna indarrez eta gogoz disfrutatzeko!