1. EGUNA CALASANZ ESCOLAPIOS - gaztejarduerak
Publicador de contenidos

Gaur, Calasanz Escolapios LHko 6. mailako ikasleak Zuhatzara iritsi dira!
Goizean, txalupa hartu eta uhartera abiatu gara. Behin kanpalekura iritsita, etxolak banatu eta, ondoren, begiraleekin batera hainbat jolas eta ekintza dibertigarriz gozatu dugu. Lehen unetik, primeran pasa dugu!
Bazkaldu ondoren, bainujantzia eta toaila hartu, eta ur-ekintzei ekiteko prestatu gara. Gaur, pedaloiak, piraguak eta optimistak probatzeko aukera izan dugu. Gustu guztietarako aukerak izan ditugu!
Merienda egin eta gero, pontoira hurbildu gara, eguneko azken txapuzoiari etekina ateratzeko. Uretan freskatu eta elkarrekin oso ondo pasa dugu.
Egunari amaiera emateko, afaldu ostean, gaubela dibertigarri batekin gozatu dugu denok batera.
Abenturaz, jolasez eta une ederrez betetako eguna izan da, eta eguraldi bikainarekin gainera!
Orain, deskantsatzeko ordua da, biharko abenturez indarrez eta gogoz gozatzen jarraitzeko!
