Publicador de contenidos

PIRAGUA EGITEN
1. EGUNA MARITURRI
02-09-2026

Gaur Zuhatzara heldu gara! Zorte handia izan dugu, kristonako eguraldi ona egin digu eta! 

Goizean, txalupatik jaitsi, gure kanpamendua ezagutu eta azkar bainujantzia ipini eta ur ekintza bat egitera joan gara!

Arratsaldean, jolas batzuk eta begiraleak ezagutzeko aukera gehiago izan dugu. Bero handia zegoen eta pontoian bainatzen egon gara. Askaria eta gero, beste ur ekintza bat egiteko aukera izan dugu. 

Horren ostean, dutxa hartu, afaldu eta gaubela dibertigarri batekin eman diogu amaiera egunari. 

Oso ondo pasatu dugu gure lehenengo egunean!! Bihar gehiago!