2. EGUNA ARANTZABELA
Gaur gure bigarren eguna izan da. Gosaldu eta gero, bainujantzia jantzi eta ur-ekintzak egitera joan gara. Arraunean edo optimistean aritzeko aukera izan dugu. Oso-oso ondo pasatu dugu!
Horren ostean, arropak aldatu eta jolas batzuk egin ditugu.
Bazkaldu ondoren, eguraldi ona aprobetxatuz, pontoian egon gara jolas batzuk egiten eta azken txapuzoa ematen. Gainera, meriendatzeko txokolatezko bokata izan dugu!! Ostean, irlari buelta eman diogu.
Afaldu ostean, gaubela oso dibertigarri bat egin dugu!! Egun oso ona izan dugu!