2. EGUNA CALASANZ ESCOLAPIOS - gaztejarduerak
Publicador de contenidos

2. EGUNA CALASANZ ESCOLAPIOS
15-09-2026
Gaur gure bigarren eguna izan da! Gosaldu ondoren, irlari buelta eman diogu, eta bidean proba desberdinak eginez, primeran pasatu dugu. Taldean aritu gara eta momentu oso dibertigarriak bizi izan ditugu.
Ondoren, jolas desberdin batzuk egin ditugu!!
Bazkaldu ondoren, eguraldi ona aprobetxatu eta pontoira joan gara. Bertan, hainbat jolas egin ditugu eta, noski, azken txapuzoa ere eman dugu! Gainera, meriendatzeko txokolatezko bokata izan dugu!! Ondoren, ur ekintza egin dugu, eta arrauna, pedaloiak edo piragua egiteko aukera izan dugu.
Afaldu ostean, gaubela oso dibertigarri batekin amaitu dugu eguna. Barre asko egin eta primeran pasatu dugu! Egun borobila izan da!
