2. EGUNA RAMON BAJO - gaztejarduerak
Publicador de contenidos

2. EGUNA RAMON BAJO
2026-09-15
Gaur gure bigarren eguna izan da! Gosaldu ondoren, irlari buelta eman diogu, eta bidean proba desberdinak eginez, primeran pasatu dugu. Taldean aritu gara eta momentu oso dibertigarriak bizi izan ditugu.
Ondoren, ur-ekintzak egiteko aukera izan dugu, eta arrauna edo windsurfa probatu ahal izan ditugu. Oso ondo pasatu dugu uretan!
Bazkaldu ondoren, eguraldi ona aprobetxatu eta pontoira joan gara. Bertan, hainbat jolas egin ditugu eta, noski, azken txapuzoia ere eman dugu! Gainera, meriendatzeko txokolatezko bokata izan dugu!!
Afaldu ostean, gaubela oso dibertigarri batekin amaitu dugu eguna. Barre asko egin eta primeran pasatu dugu! Egun borobila izan da!
