Publicador de contenidos

Irlari buelta
2. EGUNA SAN BIZENTE
2026-09-10

Gaur gure bigarren eguna izan da uhartean. Goizean gosari goxo-goxoa egin eta gero, irlari buelta bat ematera joan gara. Asko gustatu zaigu, bidean proba desberdinak aurkitu ditugulako! Ondoren, jolas desberdinak egin ditugu.

Arratsaldean, zorte handia izan dugu, ur-ekintzak genituelako: piragua edo windsurfa aukeran! Eguraldi ona aprobetxatuz, gainera, pontoian bainu ederra hartu dugu. Eta meriendarako… txokolatezko bokata jan dugu! 

Egun borobil hau amaitzeko, gaubela dibertigarri batekin eman diogu amaiera egunari! 

Bihar bagoaz… zelako pena!!