3. EGUNA RAMON BAJO - gaztejarduerak
Publicador de contenidos

3. EGUNA RAMON BAJO
16-09-2026
Gaur gure azken eguna da Zuhatzan. Goizean gosaldu dugu eta, jarraian, gure kanpamendua biltzera joan gara. Hori amaitu ostean, egun hauetako ebaluazioa egin dugu. Eginkizun guztiak amaitu eta gero, begiraleekin azken jolasak egin ditugu.
Gaur ez dugu aurreko eguneko eguraldi bera izan, baina, hala eta guztiz ere, oso ondo pasatu dugu!!
Bazkaldu ostean, txalupa hartu eta eskolara bidean joan gara, pena handiz. Oso ondo pasatu dugu!! Zuhatzan bizitako egun hauek ez ditugu erraz ahaztuko.
