Publicador de contenidos

5
Abendaño - 2. eguna
21-04-2026

Gaur goizean "Arabako Herriak" dinamika egin dugu.

Goizean teoria pixka bat egin dugu ikasgelan, iraganean gure aiton-amonek egiten zituzten jolasak eta dinamikak kontatuz. Gero kanpora atera gara eta praktikan jarri ditugu, yo-yoarekin jolastu dugu, zaku lasterketa, txalaparta eta beste hainbat jolas egin ditugu.

Arratsaldean, aldiz, eguraldi ona aprobetxatuz, Barria inguruan dugun herrira abiatu gara, Narbaizara. Han askaria jan eta jolas batzuk egin ditugu. Orain dutxak eta atsedena hartzeko garaia da azken egunerako.