Publicador de contenidos

Jugando
1. EGUNA ASSA IKASTOLA
28-09-2026

Jada Barria-n gaude! Gaur Assa Ikastolako 5. eta 6. mailako ikasleok abentura honi ilusioz eta gogotsu ekin diogu.

Iristean, aterpetxea ezagutu, egun hauetako arauak azaldu eta logelak antolatu ditugu. Ondoren, elkar hobeto ezagutzeko eta talde-giroa sortzeko hainbat jolas eta dinamika egin ditugu.

Arratsaldean, basora atera gara hainbat jarduera egiteko eta naturaren erdian merienda hartzeko. Euriak aurreikusitakoa baino lehenago itzultzera behartu gaitu, baina aterpetxean dinamika batzuekin jarraitu dugu.

Eguna amaitzeko, gaubela dibertigarri batez gozatu dugu, musikaz, jolasez eta barre ugariz. Lehen eguna bikaina izan da!