Publicador de contenidos

De camino a Narbaiza
2. EGUNA ASSA IKASTOLA
29-09-2026

Gaur eguna energia handiz hasi dugu Barrian. Gosaldu ondoren, Narbaizaraino oinez joan gara eta bertako parkean jolasez gozatu dugu.

Arratsaldean, ginkana dibertigarri bat egin dugu aterpetxean eta inguruan. Probak gainditu ondoren, sari goxo bat izan dugu zain: txokolatezko bokata! Gero, euria hasi den arren, koreografia bat prestatu eta irakasleen aurrean dantzatu dugu.

Azken gauari amaiera emateko, afaldu ondoren jolas batez eta diskotekan dantzatzen ibili gara. Horrela eman diogu amaiera Barrian bizi izan dugun esperientzia polit honi!