Publicador de contenidos

Osteguna urez beteta, Araia Herri Eskola eta Unamunzagarekin 🌧️
Osteguna urez beteta, Araia Herri Eskola eta Unamunzagarekin 🌧️
22-01-2026

Gaur euriarekin hasi da eguna, baina badakigu zelaian hori ez dela inoiz arazo bat... aukera bat da! 🙌  Baso jangarria bisitatzea aurreikusita bazegoen ere, eguraldiak planak aldatzera eta antzeko zerbait berezia inprobisatzera gonbidatu gaitu. 

Goizean, "Fix the World" 🌍izeneko jarduera egin dugu. Bertan, jolasen eta dinamiken bidez, inguratzen gaituen mundua hobe dezaketen ekintza txikiei buruz hausnartu dugu elkarrekin. Ingurua zaintzeaz hitz egin dugu, errespetuaz, eta nola, keinu errazekin ere, denok lagun dezakegun mundua leku hobea bihurtzen.  💚

Ondoren, Espejo herria deskubritzeari ekin diogu 👣🏘️, bertako kaleetan paseatuz eta txoko bakoitzari jakin-minez begiratuz. Pixkanaka-pixkanaka, herria hurbilagoa egiten zaigu, gureagoa. Eta goiza kemen handiz amaitzeko, frontoian jolasten amaitu dugu ⚽🎉, korrika, barrez eta ederki gozatzen.

Arratsaldean music doinuekin hasi gara 🎶, erritmoaren eta abestien bidez elkarrekin mugitzeko, adierazteko eta gozatzeko gunea. Jarraian, altxorraren bilaketa dibertigarri batean murgildu gara bete-betean, pista, barre eta talde-lan artean 🔍🗺️. Gero, arts and craft-etan 🎨✂️, gure alderik sortzaileena atera dugu, erlaxatuz eta eskuekin sortuz. Eta arratsaldea kemen guztiarekin ixteko, miniolimpiadak etorri dira 💃🔥, egun honetan dantzaz, erritmoz eta oso rollo onez beteriko zumba saio bihurtu direnak. Jardueraren eta jardueraren artean atseden hartzeko, hitz egiteko eta lasai gozatzeko denbora libreko tartetxoak ere izan ditugu. ⏳💫

Eta gauean iritsi zen eguneko unerik esperoenetako bat: pizza afaria! 🍕😍Pilak kargatuta genituela, eder jarri ginen eta diskoteka bati eman genion bidea. 🪩🎶 Dantzaldi hartan, etengabe dantzatu genuen, eta eguna itxi genuen irribarre handi batekin.

Ostegun desberdin bat non ikasi dugun, planak aldatu arren, partekatzen dugun guztia dela garrantzitsuena gogorarazten digu.💙✨