Publicador de contenidos

5.EGUNA ZUHATZAN
5.EGUNA ZUHATZAN
12-07-2026

Goizean, bero handiari aurre egiteko, ur-jolas dibertigarriak egin ditugu bainu-guneko ertzean. Puzgarriekin txirristatik behera bota gara eta hainbat jolasetan parte hartu dugu, hala nola arto bustiak biltzen.

Arratsaldean, talde batek arraun jarduera egin du, uharteari buelta emanez; beste taldeak, berriz, kariokak eta malabareak landu ditu, zirkuko trapezisten moduan aritzeko.

Gaueko freskotasuna aprobetxatuz, eguna Furor gau-ekitaldiarekin amaitu dugu. Abestu, dantzatu eta primeran pasatu dugu!