Publicador de contenidos

Tuestara bidean
RAMON BAJO BIGARREN EGUNA
02-10-2025

Gaur izan da Ramón Bajo ikastetxeko bigarren eguna Espejoko aterpetxean. Egun zoragarria izan da, eguraldi ona aprobetxatuz ahalik eta gehien disfrutatu dugu. Goizean, oinez joan gara Tuestara, eta han ginkan bat egin dugu. Primeran pasatu dugu! Arratsaldean, eguraldi ona aprobetxatuta, ibaira bainatzera joan gara. Askaria jan ondoren, ibai inguruan hainbat jolas egin ditugu. Eta azken gaualdiaz gozatzeko, hainbeste gustatzen zaigun Furor jolasa egin dugu. Zein egun polita, eta zein ondo pasatu dugun!