9. EGUNA: Geocaching eta igerileku eguna.
Gaur goizean, beti bezala gosaltzera jeitsi gara. Guztiok mendiko motxila hartuta eta begiraleen mugikorren laguntzarekin, Geocaching-ari hasiera eman diogu. Bidea menditik izan da eta hainbat puntu zehaz bilatu behar izan ditugu. Puntu bakoitzera helduta, Geocachinga aurkitu behar izan dugu. Oso zaila izan da eta puntu batzuk ezin izan ditugu aurkitu. Geocachingaren bideak, igerilekura eraman gaitu. Hara heltzean, ziztu bizian uretara joan gara, bero izugarria eguten baitzuen. Eguna igerilekuan pasatu dugu, jolasak, aquagym dta beste dinamika ugari egiten. Merienda jan eta aterpetxera bideratu gara, oraingoan kaletik. Aterpetxera heltzean, atsedena izan dugu. Azkenik afaldu eta gaubela egin dugu beti bezala. Oso egun polita izan da.
Ver más