ZUHATZAN ABENTURAK EZ DU ETENIK! - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

Dagoeneko pare bat egun daramatzagu Zuhatzako irlan, eta gero eta gusturago gaude. Egunero txoko berriak ezagutzen ditugu, lagunartean primeran pasatzen ari gara eta abentura berriak bizitzen jarraitzen dugu.
Goizean, matrikula jolasean murgildu gara. Zuhaitzen artean ezkutatu, estrategia prestatu eta aurkarien bandera lapurtzen saiatu gara. Talde-lana, azkartasuna eta barreak ez dira falta izan.
Arratsaldean, berriz, optimist jarduerarekin urtegian barrena nabigatu dugu, haizeak bultzatuta. Ondoren, bainutokian freskatzeko tartea hartu dugu, eta askok tranpolinetik salto egiteko ausardia erakutsi dute.
Gaua iristearekin batera, Kode Jolasa izango dugu. Aurkarien kode sekretua asmatzea eta haien basea konkistatzea izango da gure helburua. Ziur gaude erronkaz eta emozioz beteriko gaua izango dela!
Zuhatzako abenturak aurrera jarraitzen du, eta gu prest gaude datorren guztiari irribarrez aurre egiteko!
Cookieak erabiltzen ditugu eduki pertsonalizatuak emateko, joerak aztertzeko, gunea administratzeko, erabiltzaileen mugimenduak jarraitzeko eta gure erabiltzaile-baseari buruzko informazio demografikoa biltzeko. Onartu cookie guztiak gure webgunean ahalik eta esperientziarik onena izateko edo aukeratu zure lehentasunak. Pribatutasun politika kontsultatu




