CAB Arabaz blai

Arabaz Blai

Eduki publikatzailea

2026-04-23
1
Arantzabela - 2. eguna

Gaur goizean "Arabako Herriak" dinamika egin dugu
Lehenik eta behin, gure aitona-amonek antzinean egiten zituzten jolasei buruz hitz egin dugu. Egiten zituzten errutinak eta abar.
Gero, kanpoko patiora irten gara, eta lehen egiten ziren jolas batzuk egin ditugu, hala nola peonza, yo-yo, tiragoma, petanka, etab.
Bazkalostean, berriz, Narbaizara abiatu gara paseo bat ematera, bertan askaria hartu eta jolasaren bat egin dugu. Orain dutxa eta atsedea hartzeko momentua da.

 

Ikusi gehiago
2026-04-22
1
Abendaño - 1. eguna

Gaur ongietorria eman diegu Abendañoko ikasleei. Iritsi bezain laster aurkeztu gara eta arauak eta ordutegiak azaldu dizkiegu. Ondoren, aterpetxetik buelta bat eman dugu instalazioak ezagutzeko. Bazkaldu ondoren, logeletara igo gara, eta Larreara joan gara paseo bat ematen. Han jolasen bat egin dugu. Orain dutxak eta atsedena hartzeko momentua.

Ikusi gehiago
2026-04-22
1
Abendaño - 3. eguna

 

Gaur goizean maletak jaso eta ebaluazioa egin dugu. Ondoren, basora irten gara paseo bat ematera, han hainbat jolas egin ditugu eta itzuleran jolas bat egin dugu barruko patioan. Eskerrik askooo Abendaño!! Laster arte!!

Ikusi gehiago
2026-04-16
1
NCLIC - 2. eguna

Gaur goizean "Arabako herrien" dinamika egin dugu. Gure aitona-amonen herriei buruz pixka bat hitz egin dugu, iraganean zituzten ohitura eta errutinei buruz. Gero kanpora irten gara antzina egiten zituzten jokoak egitera (zaldia, YO-YO, tiragomak, petanka, boloak, txapel jaurtiketa, txalaparta...)
Bazkalostean, aldiz, eguraldi ona aprobetxatuz, Narbaizara joan gara paseo bat ematera. Ibaian sartu gara eta parke batean jolastu dugu tirolinekin. Orain dutxak hartzeko eta azken gauaz gozatzeko garaia da.

Ikusi gehiago
2026-04-14
1
Mercedarias - 1. eguna

Gaur ongietorria eman diegu Mercedariaseko ikasleei. Iritsi bezain laster aurkeztu gara, ordutegiak eta arauak azaldu dizkiegu eta instalazioak erakutsi dizkiegu. Bazkalostean, aterpetxetik minutu gutxira dugun basora joan gara paseo bat ematera, bertan askaria hartu dugu eta naturaz gozatu dugu.

Ikusi gehiago
2026-04-14
1
Mercedarias - 2. eguna

Gaur goiza "Arabako Herriak" ekimenarekin pasatu dugu. Lehenik eta behin, iraganarekin lotutako jolasak egin ditugu kanpoan, gure aitona-amonek egiten zituzten jokoak, hala nola igela, zaldia, tiragoma, sokatira, zaku-lasterketa, yoiak, txapel-jaurtiketa eta abar. Ondoren, gure arbasoak nongoak diren eta egunerokoan egiten zituzten errutinak, etxeko lanak eta abar aipatu ditugu. Bazkaldu ondoren, Narbaizara irten gara paseo bat ematera. Narbaizak parke bat du tirolinekin, kantxa bat, eta jolasean aritu gara. Orain dutxatzeko eta atseden hartzeko garaia da azken egunerako.

Ikusi gehiago
2026-04-13
1
Barrutia - 1. eguna

Gaur ongietorria eman diegu Barrutiako ikasleei. Iritsi bezain laster aurkeztu gara, ordutegiak eta arauak azaldu dizkiegu eta instalazioak erakutsi dizkiegu. Bazkalostean, aterpetxetik minutu batzuetara dugun herrira joan gara paseo bat ematera. Larrean askaria jan eta jokoren bat egin dugu.

Ikusi gehiago
2026-03-26
1
San Bizente - 2. eguna

Gaur goizean "Arabako herrien" dinamikaren zati bat egin dugu barnealdean, gure familiek iraganean egiten zituzten jarduera, jolas eta errutinei buruz hitz egin dugu. Ondoren, jolas bat egin dugu barruan, musikarekin, eguraldi txarra dela eta. Bazkalostean, barruan jarraitu dugu musika-kutxa egiten, eta askariaren ondoren got talent bat egiten, euria ari duelako etengabe. Orain dutxatu eta azken egunerako atseden hartzera.

Ikusi gehiago
2026-03-25
1
Mendiko Eskola - 3. eguna

Iritsi bezain laster, maletak jasotzera igo gara, logelak libre uzteko. Ondoren, ebaluazioa egin dugu, eta aterpetxetik minutu gutxira dugun basora atera gara, buelta bat ematera eta naturaz gozatzera. Orain jatera eta normaltasunera bueltatzeko momentua da. Plazer bat izan da!!!

Ikusi gehiago
2026-03-25
1
San Bizente - 1. eguna

Gaur ongietorria eman diegu San Bizenteko ikasleei. Aurkeztu gara, arauak eta ordutegiak azaldu dizkiegu. Ondoren, aterpetxetik buelta bat ematera joan gara instalazioak ezagutzera. Ondoren, jangelara joan gara dinamika ezagutzera. Bazkalostean, aldiz, euria dela eta, barrualdean geratu gara, jolas batzuk egitera. Orain biharko dutxa eta atseden garaia da.

Ikusi gehiago