EUSKAL KULTURA EZAGUTZEN! - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

Gaurkoan tradizioak, kirolak eta askatasunak bat egin dute Zuhatzan.
Goizean goiz, herri kirolak antolatzen dituzten adituen bisita berezia izan dugu uhartean. Kriston
erakustaldia eskaini digute, eta ondoren, Zuhatzako gaztetxo guztiek proba guztiak egiteko aukera
paregabea izan dute. Ez da erronkarik falta izan: 9 proba ezberdin gainditu dituzte, hala nola lokotxak
bildu, harri-jasotzea, soka-tira, giza-proba, txingak... eta benetako txapeldunak direla erakutsi dute.
Arratsaldean, berriz, urak eta mugimenduak hartu dute protagonismoa. Alde batetik, uretako ekintza
bikainez eta vóley partidaz gozatu dugu. Bestetik, pontoi inguruan bainu ederrak hartu eta freskatzeko
tartea izan dugu, eta sormenari eta adierazpen askeari bide emanez, Drag tailerra arrakastatsua ospatu
dugu.
Eguna biribiltzeko gaubela politak izan ditugu. Misterioa eta detektibe lana maite dituztenek Cluedo
bizian murgildu dira; artistarik onenek Got Talent saioan oholtza konkistatu dute; eta denek batera algara
artean barre egiteko "Sardinak latan" jolas dibertigarrian aritu gara.
Egun osoko indar-erakustaldia eta kolorez betetako beste jardunaldi ahaztezinezko bat Zuhatzan!






