EGUZKIAREN LAGUNTZAZ, ABENTURAZ BETETAKO EGUNA! - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

Gaur eguzkiak lagunduta esnatu gara Zuhatzako irlan, eta eguraldi bikaina aprobetxatuz, uretako ekintzez gozatzeko aukera paregabea izan dugu.
Goiza uretan eman dugu. Windsurfean lehen urratsak egin ditugu, eta akrosportaren bidez oreka, koordinazioa eta talde-lana lantzeko aukera izan dugu. Primeran pasatu dugu, eta irribarreak ez dira falta izan une bakar batean ere.
Arratsaldean ere ekintzek ez dute etenik izan. Ur-jolasekin freskatu gara, herri kiroletan gure indarra eta trebetasuna erakutsi ditugu, eta optimist jardueran belaontziekin nabigatzen jarraitu dugu, esperientzia ahaztezina biziz.
Iluntzean, egunari amaiera ezin hobea emateko, "Eskapisten Irla" eta "Pitonisa Show" gaubelak egin ditugu. Erronkaz, barrez eta giro apartaz beteriko gaua izan da.
Egun zoragarria igaro dugu; orain atseden hartzeko garaia da, biharko abentura berriei indarrez eta ilusioz ekiteko.



