Eduki publikatzailea

VIRGEN BLANCA
¡FESTA ETA DIBERTSIOA!
2026-08-08

Gaurkoan mugimendua eta emozioa nagusi izan dira!
Alde batetik, gure 16-17 urteko hiru talde zaharrenak gogotsu abiatu dira Gasteizera egun pasa berezian.
Hiriaren erdigunean eta festen giro ederrean murgilduta, Alde Zaharrean barrena "Ciudadela" jolas eta
yinkana arrakastatsua egin dute. Gainera, denbora librea ere izan dute bertako kulturaz, pintxoetaz eta
jaietako giro paregabeaz askatasunez gozatzeko.


Bitartean, Zuhatzako irlan geratu garenok ez dugu atsedenik hartu. Goizean ur-ekintzetan ibili gara, eta
gure artistarik onenak atera ditugu tote bag poltsak pertsonalizatuz eta graffiti tailer ikusgarri batekin.
Arratsaldean, hausnarketarako eta sormenerako tartea izan dugu Drag eta sexualitate tailerrarekin, eta
ondoren, pontoi inguruan uretan gozatzen eta freskatzen ibili gara.


Baina une batean... sorpresa! Udarako ekaitz izugarria sartu zaigu bat-batean eta kriston txaparrada bota
digu. Eta zer egin dugu? Ba euritan dantzan eta saltaka ibili! Egun ahaztezina bihurtu da.
Eta eguna amaitzeko, gaubela ezin hobeak: batzuk Super Zine batekin gozatzen lasai, eta beste batzuk Got
Talent eta Furor zoragarri batekin ozen abesten eta barre algara artean!
Ez dago zita berdina duen beste lekurik!