GAUR TXANGOA IZAN DUGU! - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

Partaide batzuk Gasteizera joan dira, eta bertako kaleak zeharkatu dituzte ginkana dibertigarri bat eginez, hiriko leku historikoenak ezagutzeko. Abenturaren ondoren, denbora librea izan dute Gasteizko jaietako giroan murgiltzeko, bizitzaz, musikaz eta giro bikainaz betetako kaleez gozatuz. Gora Zeledon!
Bitartean, gainerako taldea Zuhatza irla zaintzen geratu da, egun eguzkitsu bikainari etekin handiena ateraz. Batzuek uretako jardueretan freskatu dira; beste batzuk, berriz, sormena airean utzi dute totebag-ak pertsonalizatzeko, txapak diseinatzeko eta etxera eramateko oroigarri pilo bat sortzeko lantegietan parte hartuz.
Abenturazaleenek ere ez dute atsedenik hartu: beren sormema eta talde-lana frogatu dituzte 'Bandera harrapatu' bezalako jolasekin edota “altxorren bila” zirraragarri batekin. Bertan ez dira falta izan barreak, lasterketak eta azken unerarteko zirrarak.
Dibertsioz eta gogoratzeko momentuz beteriko eguna izan da gaurkoa, bai irlaren barruan bai kanpoan ere. Bihar abentura berriak ditugu zain!







