Eduki publikatzailea

ENTRANDO A ZUHATZA
HELDU GARA ZUHATZAKO IRLARA!
2026-07-01

Dagoeneko irlan batu gara Euskal Herriko herri guztietatik etorritako partaideak!

Irlara sartzerakoan Pailazoak eman digu ongi etorria eta zirku zaharkitua zeharkatu behar izan dugu Zuhatza ezagutu ahal izateko.

Gure taldea identifikatu dugunean kanpa ezagutzera abiatu gara.

Arratsaldean Herri Kirolak eta Euskal Dantzak egiten ibili gara zelaietan zehar. Lagun berriak egitera etorri gara eta kuadrila ederra sortuko dugu seguro!