1. EGUNA: Heldu gara!! - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea
1. EGUNA: Heldu gara!!
2026-07-13
Atzo hasi zen gure Cercedillako abentura. Autobusez lau ordu inguruko bidaia egin ondoren, Las Dehesas aterpetxera iritsi ginen. Bertan, hurrengo hamar egunetan gurekin egongo diren bi taldeek egin ziguten harrera. Gelak hartu eta gero, lekua eta lagun berriak ezagutzen hasi ginen aurkezpen-jolas desberdinen bidez.
Eguna amaitzeko, oso gaubela dibertigarria izan genuen. Jokoaren helburua kolore desberdinetako kartak lortzea eta ahalik eta puntu gehien biltzea zen, irabazteko. Horren ondoren, lotaratu giñen hurrengo egunaren zain.
