Eduki publikatzailea

Llegada
Primer día
2026-07-12

Gaur gure udalekuetako lehenengo eguna izan da! Nahiz eta egunaren zati handi bat autobusean eman dugun, iritsi bezain laster martxan jarri gara: hainbat jarduera eta ezagutza jolas ezberdinak egin ditugu, guztion artean harremanak sortzen hasteko eta hurrengo egunetan gure etxea izango den tokia hobeto ezagutzeko.

Talde osoa elkartu denean, Kantabriatik zetozen gazteei itxaron behar izan baitiegu, askaria hartu dugu eta lekuaren zein udalekuen antolaketa eta funtzionamendua azaldu dizkiegu. Ondoren, dutxatzeko eta pixka bat atseden hartzeko tartea izan dute.

Eguna amaitzeko, gaubelan hainbat proba-jolas egin ditugu. Talde bakoitzari puntu kopuru bat eman diogu, eta proba bakoitzean zenbat puntu apustu egin erabaki behar izan dute: proba gaindituz gero, apustuan jarritako puntuen bikoitza irabazten zuten! Estrategia, talde-lana eta barre ugari izan dira protagonista, eta primeran pasa dugu.

Lehen eguna oso ondo joan da, giro bikaina sortzen hasi da eta abentura hau dagoeneko martxan da. Udalekuak hasi dira!!!