1. EGUNA ABENDAÑO - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

Gaur Zuhatzara heldu gara! Zorte handia izan dugu, kristonako eguraldi ona egin digu eta!
Goizean, txalupatik jaitsi, gure kanpamendua ezagutu, ohea aukeratu eta begiraleekin jolas batzuk egin ditugu.
Arratsaldean, ur-ekintza bat egiteko aukera izan dugu, eta uharteari buelta eman diogu. Asko disfrutatu dugu! Ibili behar izan dugu, bai, baina bidean hainbat proba desberdin gainditu ditugu!
Horren ostean, dutxa hartu, afaldu eta gaubela dibertigarri batekin eman diogu amaiera egunari.
Oso ondo pasatu dugu gure lehenengo egunean!! Bihar gehiago!
Cookieak erabiltzen ditugu eduki pertsonalizatuak emateko, joerak aztertzeko, gunea administratzeko, erabiltzaileen mugimenduak jarraitzeko eta gure erabiltzaile-baseari buruzko informazio demografikoa biltzeko. Onartu cookie guztiak gure webgunean ahalik eta esperientziarik onena izateko edo aukeratu zure lehentasunak. Pribatutasun politika kontsultatu





