Eduki publikatzailea

ZUHATZA
1. EGUNA RAMON BAJO
2026-09-14

Gaur, Ramon Bajo LHko 4. mailako ikasleak Zuhatzara iritsi dira!

Goiza txalupaz uhartera egindako bidaiarekin hasi dugu. Behin kanpalekura iritsita, etxolak banatu eta begiraleekin batera hainbat jolas eta ekintza egin ditugu. Goiza dibertsioz beteta egon da!

Bazkaldu ondoren, bainujantzia eta toaila hartu, eta pontoira jaitsi gara. Bertan, hainbat jolas egin eta, noski, ezin izan dugu bainu eder bat hartu gabe geratu!

Merienda egin ostean, ur-ekintzaren txanda iritsi da. Gaur, piraguetan ibiltzeko aukera izan dugu, eta urtegiaren inguruan nabigatzen primeran pasa dugu!

Egunari amaiera emateko, afaldu ondoren, gaubela dibertigarri batez gozatu dugu denok batera.

Jolasez, abenturaz eta une politz betetako eguna izan da, eta gainera, eguraldi bikainarekin!

Orain, deskantsatzeko ordua da, indarrak hartu eta biharko egunean Zuhatzan izango ditugun abenturekin gozatzen jarraitzeko!